Bertsos - View details To know more about this section
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Santutxutarren sentimentuan
parte hartzea nahi nuke,
esker txarra're izaten degu
inoiz asmo onen truke.
Sei mendizalek izanagatik
hainbat grazi ta bertute,
elurrez txuri zegon menditik
lutu beltza ekarri dute.
Baina gazteak ez zaiteztela
horregatik motel gera,
natura beti zoragarria
desgrazi bat gorabehera;
negargarria gertatu arren
sei gazte horien karrera,
euren omenez mendizaleak
segi mendi gailurrera.