Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Joko-maitea, ematen dizut
milla esker ta grazia,
ez dakit nundik sortua zeran
bañan lur ontan azia,
beste aldera utzitzen det nik
kirolen alde guzia,
zu baizerade joko polita,
txukuna eta garbia.
Zenbait partidu jokatu ote
da gu gauden toki ontan,
jende guztiyak artutzen ditu
zoriontsu ta txaIotan,
ta ikusleak egoten gera
arritzen eta gogotan,
gazteak ere, al badezute,
segi zazute pelotan.
Ara azkenik joku on oni
nere ongi-etorria,
pixka bat galtzen ari zerala
ala nago igerria,
bañan berriro jendea bere
zalez da pozez jarria,
gu bizi geran artean segi,
pelota maitagarria.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra