Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere semiak jakin nahian
ezin kendu du burutik,
gure Jainkuak lehen personak
egin zitian lurretik,
ta ori den'ondo ikasitzeko
oino denbora baduk ik,
beste guziak etorri gaituk
Adan ta Ebaren ondotik.
Bainain halere hau jakin gabe
nere semea ez da bizi,
mundura nola etortzen diran
nunbeitik nai du ikasi,
bide pixka bat eman gabe
nik ezpaitut nahi utzi,
zerbeit e gisaz hau esplikatzen
laster bearko dut hasi.
Nere semia, gazte haiz eta
deraukak buru argia,
hunen pentsatzen asko egunez
gogoetan ibilia,
ikusi al dituk beiñ e alkartzen
iñun arra ta emia,
heiek bezala ibili eta
etorritzen dek umia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra