Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Alfontxo, ene gaurko kasua
nondikan duzu zuk jakin?
bildurra delako gauza txarra
batek badauka berekin,
eta erraiten ahal nuke nik
nihauren buruaz berdin,
ene barnean daukat gaur eta
ez du nai hunek aldegin.
Jainko Jaunari egiten diot
otoitz gartsu ta beroa,
beldur sobera ez dadin izan
altxa dezagun gogoa,
bainan bildurrak ere badauka
nunbaitik bere erroa,
batere bildurrik ez duena
ere deitzen da eroa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra