Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Saioa
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Treku, Mattin "Mattin"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Orain zure emazte il zanaren soñekoari beste bi bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gai batetikan besterat hunek
gaizki ekarri nau huna,
len arpegia alai nuena
ezarri bainau iluna,
hau da gauza bat biotzetikan
esplikatu bear deguna,
nik maite nuen arropa hauek
ibiltzen zituen laguna.

Maite nuela nik esan nion
andreari esposian,
geroztik huna biak ederki
bizitzen ginen etxian,
hura il zan ta orai bizi naiz
sekulako tristezian,
arropak hemen dadukat bainan
personaren eskasian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra