Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda hitza
Jarritako gaia
Hitza gaia: Sehaska

Deskribapena

Doinua
Gaztalondo handian
Neurria / Estrofaren izena
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aita kantuan eta
ama errezuan,
seaskaren ondoan
ohi dan kasuan;
ni hantxe egon nintzan
haurtzaro osuan,
garbi eta txukuna
nere lo goxuan.
Geroko pausuan,
hala behar zuan,
jakin det auzuan
zer pasa omen zuan:
etxeakin batera
suak erre zuan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra