Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zergatik hola jokatu nuen
neuk egiten dut galdera,
neskatxa harek piztarazi zun
nere barruko kaldera;
orain burura imajinetan
sarritan katorkit bera;
gauza bat ondo ikasia dut
nexka haren arabera:
gehio ez dela inoiz itzultzen
behin galdutako aukera.(bis)
Gogoan daukat nola neskatxa
bizi omen zen Suizan;
harekin bapo ibiltzen nintzen
maitemindu baten gisan,
baina ezkondua omen zegon da,
nik uztea komeni zan.
Era hontako lekzio on bat
ikasia dut bizitzan:
denaren gaindi neu izateko
balorerik ez nun izan.(bis)
Biok eskutik ibiltzen ginen
maiteminduen antzera,
baina jendeak ez zun onartzen
horrelako jokaera.
Zahartuta nago, baina oraindik
barrua daukat minbera;
azken egunez eraman nuen
Zarauzko itsas ertzera,
ta maitasuna ixkutatu zen
marearekin batera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra