Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Sebastian Lizaso

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-14 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek, bi neska zarete. Sebastian, bortxatua izan zara. Jexux, zure lagunari kontatu diozu gertatua. Honek salaketa egiteko esaten dizu baina ez duzu nahi.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arzallus:
Lagun bezela biok
hainbeste harreman,
gaur arazo batekin
hasi gera teman.
Salatutzeko ere
zu zaude aukeran,
bortxatu baitzaituzte
pizti baten eran.
Munduak jakin behar du
zer gertatutzen dan.(bis)

S. Lizaso:
Zoritxarrean nago
nahigabez betea:
pizti batek bortxatu,
hau nere kaltea!
Betirako itxi zait
pozaren atea.
Berez gogorra bada
hori jasatea,
gogorrago ez al da
denak jakitea? (bis)

J. Arzallus:
Ez izan lotsatia,
ez izan epela,
pentsa zazu ni zure
laguna naizela.
Ezgutzen dut ongi
matxismo ustela,
ta salatu ezazu
behar dan bezela,
gauza bera gertatu
liteke bestela.(bis)

S. Lizaso:
Justiziak ez dauka
hainbeste bertute,
nahiz eta zerbait lortu
salaketan truke;
Zuk nahiz eta eduki
hainbat buruhauste,
zigortzen dituztenik
ez zazula uste,
bi egun pasa eta
libratzen dituzte. (bis)

J. Arzallus:
Zuk nere aholkuan
jartzazu arreta,
ez gera betirako
bihotza erreta,
gorde itxaropena
ta jaso kopeta;
egi zazu lehenbailehen
zure salaketa,
orain "Emakunde" ere
badaukazute ta.(bis)

S. Lizaso:
Isilik egongo naiz
nahiz ta hori jasan,
nahiz eta bizitzako
gauz horrek erasan.
Zuri kontatu dizut
lagun baten trazan,
ez seinalatutzeko
ni herriko plazan.
Isilik gorde nahi dut,
inori ez esan.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra