Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi guraso zarete zuek. Oso kezkaturik zaudete zuen seme-alabak festara noiz doazen eta noiz itzultzen diren ikusita.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Jaiak noiz hasten diren
ta jaiak noiz buka;
aizu, aspaldi nago
ni arduratuta,
ta guraso bezala
piska't pentsatuta:
nere alaba daukat
ia erdi galduta,
zure alaba horrek
endregatzen du ta. (bis)

Euzkitze:
Zu egina errezelo
txar askoren jabe,
egia argitu nahi
nizuke halare.
Zure alaba dabil
golfenteenen pare
ta nereai begira
jarrita al zaude?
Zurea endredatzen da
laguntzarik gabe. (bis)

U. Iturriaga:
Nerearena errua,
diozu jo ta su;
baina zure esanari
egin gabe kasu.
Pasatu egin zara
esandakoan, aizu;
holakorik nundik, ba,
gaur asmatu duzu?
Neuri begiratzea baino
ez daukazu. (bis)

Euzkitze:
Ez da askoz hobea
zure ikusmira;
alabek sortu dute
gure tira-bira.
Gaurko gazte jendea
erotzen ari da:
gauerdia jotzean
kalera begira,
ta oilarren kantuaz
etxeratzen dira. (bis)

U. Iturriaga:
Gure garaian ez zan
holakoik pasatzen;
nik jadanik ez dakit
noiz dan ateratzen,
bain a entzundakoaz
hasi naiz pentsatzen;
oilarren dei horrekin
bazaizkigu sartzen,
ia arraultzik behintzat
ez duten ekartzen. (bis)

Euzkitze:
Nerea ere ez dabil
arrautzaren premiz;
ni ere horrek asko
kezkatzen nau egiz;
gauez atera ohi da
ilusio haundiz;
nahiz errieta egin
diodan mila aldiz,
neuk hori egingo nuke
gazteago banintz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra