Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Amaia Telletxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-14 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Telletxea, Amaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Senar-emazteak zarete zuek. Amaia emaztea; eta Jexux, senarra. Etxean haltzari berriak sartu nahi dituzue. Emazteak lehengo ohea nahi du, eta senarrak ohe berria.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Amaia Telletxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Telletxea:
Etxe guztitan senar horiek
egiten dira gailenak,
eta berdinak izaten dira
dudarik gabe gehienak.
Ohea aldatu eta okertu
dituzu zuk gauza denak,
oheakin bat joan bait dira
oroitzapenik onenak.(bis)

J. Arzallus:
Guk oroitzapen asko ditugu
senar-emazte bizitzan,
ta emazteak jokatu nahi du
amona xahar baten gisan.
Ohe berri bat nahi nuke nik,
zergatik nahi dizut esan:
hiltzen dijoan maitasun honek
mudantza bat izan dezan.(bis)

A. Telletxea:
Zure iritziak ikusten ditut
momentu hontan ilunak,
ohe berriak emango ditu
une osotan astunak.
Barkatu baina ezin ahaztu
hemen egin ditugunak:
ohe honetan eman zun frutu
lehenengo maitasunak.(bis)

J. Arzallus:
Ohe zaharreko maitasun hori
daukat ederki gordea,
ta eman duen fruitua ere
izan da oso noblea,
hala ere txanda bat behar dugu:
ohe berri dotorea;
ohe berrian probatu nahi dut
nik "Arantzako" lorea.(bis)

A. Telletxea:
Pentsamentu hoiekin gaurkoan
aurkitzen zera zu flako,
eta zure nahia ez dut emango
gogorik ez dedalako.
Hainbeste maite dudan gauza hau
ez duzu zuk aterako;
nahi baduzu, berria zuretzat
eta zaharra neretzako.(bis)

J. Arzallus:
Gaizki sartu zait belarritara
emazteak esan duena;
ohetik ihes hasi nahi luke,
horrek ematen dit pena.
Haritzezko ohe bat nahi nuke,
ematen dizut ordena,
maitasun honek izango baitu
haritzak dun iraupena.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra