Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-07 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendizabal, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni eta Mikel, biok parlamentariak zarete. Lege Biltzarrean, Andoni bere hitzaldia egiten ari da. Mikel, berriz, bere eskainuan lo seko dago.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Lo zorroa zeneukan
burura ioa.
Lehen egunkaria zen
zure bizioa;
orain lo hartu dezu,
lagun sozioa.
Hau da egun daukagun
oposizioa!(bis)

Mendizabal:
Butaka bat azpian,
jarri naiz graduan;
almuada bat falta zait
oraintxe, onduan!
Hitzaldi horrekin nago
aspertu moduan,
joan zan astean ere
hoi bota zenduan.(bis)

Egaña:
Mintzaera aldetik
ez nabil hain plako;
diskurso honek badu
majina bat kako;
lehengo berdina dela
argitu beharko,
lehengo astean ere
zu lo zeundelako.(bis)

Mendizabal:
Lehengo astean loa
hartu zendun tope,
nere hitzalditxoa
gendula bitarte;
eta aste hontan nik
zuretzako kalte;
beraz aurkitzen gera
oraintxe enpate.(bis)

Egaña:
Azaña baten gisan
ari naiz jo ta su;
zuri mintzatze hutsa
nahiko enbarazu.
Hankak zabaldu eta
zurrunkan zaude zu,
zeri ez dakizula
botatuko dezu.(bis)

Mendizabal:
Ni zurrunka ari naiz
patxara ederrean,
zerrori're ez zaude
oso indarrean:
lo hartuko zenduke
modu azkarrean,
telebista kamara
ez balego aurrean.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra