Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Rezabal, Martin "Olaso"
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek, Olaso, ama; eta Euzkitze, semea, izango zarete. Amak ilea moztera bidali du 3.000 pta. emanda semea. Hara non agertzen zaion buru erdian gandorra tente duela eta gainerakoa zuri, hondo-hondotik moztuta!

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olaso:
Lotsetan aurkitzen da
gaisorikan ama,
errekuperatzea
badet nehiko lana.
Banekin nik semea
tonto antxa zana:
deskuiratuta joan da
ijitoangana. (bis)

Euzkitze:
Pelukeritan behintzat
badegu lekua.
Aldamenak moztea
ez al zan nahikua?
Majo aprobetxatu det
ahorrautakua!,
horrekin erosi det
belarritakua. (bis)

Olaso:
Nehikoa da fameli
guztia nahasteko.
Lantegi ederra orain
hori orrazteko.
Belarri bi hertzetan
hiru arrasteko,
neu nehikoa nintzaden
horrela mozteko. (bis)

Euzkitze:
Korte klasikoekin
aspertu naiz aurten.
Ilea ez da buruan
bakarrik izaten;
nahi badezu hasiko
natzaizu esaten
gerriz beherakoekin
zer egin didaten. (bis)

Olaso:
Seme hitzegingo'izut
serio-serio:
ile-mozkera hori
egin du propio.
Honekin gaur ez zegon
ama oso pio,
ipurdia hainbat aldiz
ikusi ez balio. (bis)

Euzkitze:
Berriro arrazoia
dexente kaxkarra.
Baneukan nunbaitetik
moztu nahia larra,
askotan izan baitet
aditu beharra...
Orain ni izango naiz
etxeko oilarra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra