Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Txirrindularia zara. Etaparen erdia, denei tiraka ibili behar izan duzu. Etapako azken portua igotzerakoan azkena geratu zara eta bakarrik zoaz.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Astelehen goizeko 7ak dira. Tabernan zaude, atzo txanpaina edaten ari zinen leku eta ordu berean
kafesnea hartzen.
2. GAIA: Txirrindularia zara. Etaparen erdia, denei tiraka ibili behar izan duzu. Etapako azken portua
igotzerakoan azkena geratu zara eta bakarrik zoaz.

Deskribapena

Doinua
Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaurko etapa irabazteko
goizetik nitzan afanez,
eta taldean laguntzarekin
aurrez egina dut amets:
tira ta tira, lehen hor jardun naiz
intentziorik onenez;
beste batzuek aprobetxatu
nik lehen egin dedan lanez;
lagunen lagun izan naiz, baina
nere lagunak lagun ez.(bis)

Zuzendariak haseran zion:
"Dauzkazun indarrak bota,
ez ikaratu, gero taldea
hor daukazu eta konta".
Bainan atzera utzi naute eta,
orain, etzaie inporta.
Estu ta larri hemen nijoa
aldapa ezin igo ta.
Ez nuen uste hain gogor zanik
etsipenaren porrota.(bis)

Amets gehiegi egingo nuen
eta neuretzat galera,
hain ezberdinak nola diraden
hasera ta bukaera.
Nik lana egin eta besteak
joan dirade aurrera,
ta helmugara heldutakoan,
eskobarekin batera,
gaitzerdi inor etortzen bazait
zorionak ematera.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra