Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Aitor Sarasua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Sarasua, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Aritz, oraingo galtza modernoak erosi zenituen atzo, bere zulo eta guzti. Sarasua, amona, hor ikusten duzu gaur jostorratza eta hariarekin zure galtzak konpontzen.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Aitor Sarasua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lopategi:
Moderno juen nahi nuen
zelan edo halan,
gero kalean zehar
ibiltzeko hegan.
Jostorratzez hainbeste
puntada ez eman,
zulo hori hainbeste
kosta baizitzaidan. (bis)

A. Sarasua:
Zuloa konpontzerik
besterik ez dut nahi...
gaurko gazteak dira
edozertako gai.
Laister bukatuko dut,
egon zaitez lasai;
zu ez zara lotsatzen
baina amona bai. (bis)

A. Lopategi:
Konponduko zendukez
aurre ta atzeko,
baina zer behar dudan
neuk dakit hobeto:
zulotxo hauek dira
neskak tentatzeko,
ta bero naizenean
haizea sartzeko. (bis)

A. Sarasua:
Horren gaztea zara
ematen dit izu;
neskekin kontuz izan,
hor nere abisu.
Zuloa arriskutsua da,
zuk ondo dakizu,
txoritxuak zulotik
alde egingo dizu. (bis)

A. Lopategi:
Orain bota didazu
arrazoi astuna,
nola bukatu behar
dugu guk eguna?
Beti izan naiz zulo
hauetxen laguna,
ta txoritxoak berak
eingo du nahi duna.(bis)

A. Sarasua:
Txoritxua al dabil
zerbaiten asmotan?
Jaioberria da ta,
utziozu lotan.
Kalean zuloekin
zu ibiltzekotan,
berdin ibil zintezke
zu kantzontzilotan. (bis)

A. Lopategi:
Amona ez zaite jarri
horrela galdezka,
nire jantzikeraren
hasarrez beteta;
probatzeko txoriai
utziozu arreta,
hegan egiten orain
ikasi du eta. (bis)

A. Sarasua:
Zuk hegan egiteko
daukazun afana;
lasai ibili zaite,
iloba laztana.
Oraindik egin zazu
amonan esana,
gero egingo duzu
zuk nahi duzun dana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra