Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Aritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sebastian, kale bazterrean musika jotzen ari zarela, Aritz Lopategi, orkesta sinfonikoko zuzendaria, inguratu zaizu eta adi-adi egon zaizu.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Edukiari buruz

Entitateak
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aritz Lopategi

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lopategi:
Kale bazter honetara
eman dut neure bolada
ta gitarrakin jo ta ke hortxe
zu aurkeztu zara.
Hori da hori patxada,
ritmoa eta algara;
nahi al zenduke jotzera etorri
neure orkestara? (bis)

S. Lizaso:
Ni beti ohi nabil festan,
ez beste zerbaiten kezkan;
zuzendaria, ez zaitez hasi
nerekin protestan;
ni ez naiz saltzen bi peztan,
gauz normala nola ez dan;
ni bezelako artistarikan
ez dezu orkestan. (bis)

A. Lopategi:
Badut nahiko errespeto
zuri hauxe azaltzeko:
argi ta garbi eskaini dizut
orkestan sartzeko;
berriz nago esateko
niregana etortzeko,
zu baino hoberik ez da egongo
bonboa jotzeko. (bis)

S. Lizaso:
Ez negon bisitaren zai,
negon bakarti ta lasai.
Soinean ere edukiko det
hainbat zikin usai;
bainan gu konpontzeko gai
gera ta, zu egon lasai;
instrumentua berria nahi dut,
trajea ere bai. (bis)

A. Lopategi:
Fuerte egiten du algara,
fuerteegi beharbada.
Laguna, pentsa egizu eta
har zazu patxada;
ez zaite izan ikara,
etorri nirekin hara,
eta "cuarenta principales"en
agertuko zara. (bis)

S. Lizaso:
Joango banintza zelebre,
hura zer dan jakin gabe...
Beraz, neretzat ez da izango
hainbeste mesede.
Jantzita dotore-dotore.
Ez joanda askozaz hobe,
neu izango naiz musiko eta
ni neu diretore. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra