Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Saioa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Xabier "Euzkitze"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zezen-plaza inguruko belaze batean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik ole! eta txalo zaparrada latzak entzuten dituzu.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1 GAIA: Herriko parkean zauden banko bat zara. Asteburuetan zure inguruan gertatzen denaren berri
konta iezaguzu.
2. GAIA: Zezen-plaza inguruko belaze batean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik ole! eta txalo
zaparrada latzak entzuten dituzu.

Deskribapena

Doinua
Ligoi bizitza ez da izaten
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ekologistak ariko dira
hau eta hori esaten,
baina Espainian hau bezelako
festarik ez da izaten.
Ederki bizi izan naiz, baina
nereak egin du aurten;
oraingoan ezetz irten! (bis)
Nere bizitzak ez du izango
behar den aina iraupen;
marka ez al da ni hil beharra
besteek goza dezaten?

Nere adarrak zorrotz ditut gaur,
kopeta gora igota;
hauxe da gizon eta zezenon
etengabeko borroka.
Nola arraio ez hau gaitzetsi?
Nola arraio ez gorrota,
azken unean nago ta? (bis)
"Buelta al ruedo" ta holakorik
ez dezaidatela konta,
hil ondorengo ohore denak
ez zaizkit bate inporta. (bis)

Pakirri eta El Yiyo hil ziren,
beste hainbat daude grabe;
familietan sortu izan dugu
makina bat atsekabe,
burla egiten digute, baina
gu adarkadetan trebe.
Naiz bi adar onen jabe; (bis)
ni toreatu behar nautenak
guztiz lasai ote daude?
Nereak ia egin du baina
ez nereak egin gabe! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra