Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zein egoera zorrotza
txapelketaren morrontza!
Kattalin nere arrosa,
laztana bezain airosa...
Nerbioekin ia gertuan
sentitzen nun heriotza,
jende aurrean guztiz galdua
sentitzen nintza arrotza.
"Zu gabe ezer ez nintzake ni"
esateko ez naiz lotsa.
Esku batean sartua zegon
oin arte nere bihotza,
munduko urrez ez da ordaintzen
zuk eman didazun poza. (bis)
Telegrama horren saria
itxaropenan haria,
behar nuen guraria
ta mesede nabaria.
Behar nuena zan justu-justu,
ez da izan ederregia.
Une honetan salbatu nauzu,
aitortzen dizut egia.
Zure zutonai helduko diot,
bestela nintzan eria.
Zure indarraz une latz honi
emango diot aurpegia.
Zu zera egunez nere eguzki,
gauez nere ilargia. (bis)
Hizketan ezin hasian,
irten ezinik sasian,
ideia danak pasian
arrazoien eskasian.
Eta albiste dotore hori
ene belarri ertzian.
Bihotza daukat pozez gainezka,
geldi ezinezko jausian.
Etorkizuna iluna neukan
"bai" eta "ez"ko auzian.
Ba al dakizu arrazoi horrek
nei zenbat esaten dian?
Ene Kattalin, maiteko zaitut
nere bizitza guzian! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra