Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hamabi urteko zure alabaren eskutitz samur bat aurkitu duzu bere gela jasotzerakoan. Zenbait gogoeta eragin dizkizu.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badakit ume garaiak
garai politak dirala;
karta bat idatzi dezu
ta ez da karta makala!
Begiak gorritu zaizkit
hori irakurri ahala;
berriro zure ondora
joan nahi nuke berehala,
alabak jokatzen baitu
bere aitatxok bezala.
Nere alaban jokaera
nik ikus dezaket hala:
ondo estaltzen zaitula
zure aitaren itzala;
sentimentuzko enborretik
sentimentuzko ezpala.

Aitaren enbor beretik
etorri zera mundura,
ta zure aitatxok ditun
ezaugarriak ingura.
Folio zuri batean
jarria dezu aingura,
arrainak ekarri asmoz
zure bereko itxura;
baina jokatu ezazu
zure garaia heldu da.
Bihotzetik miresten det
orain daukazun freskura,
gauza bat bakarra orain
etorria zait burura:
zein goxo den idaztea
idatzi ezin den hura.

Eskutitzez jo nahi dezu
maitatuaren aldaba;
irakurri hutsarekin
etortzen zait hotzikada.
Boligrafoz nabari da
zure eskuen dardara;
zintzoki jokatzen dezu
beti bertatik bertara.
Ejenplo bat zera eta
segi horrela ta hara;
aitatxo harroa dago
alabaren begitara,
ta orain egin dezuna
oso gauza haundia da;
lortzen ez badezu ere
bejondeizula alaba!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra