Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita
1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gauza bat behintzat ondo dakigu:
hasi ezkero bukatzen,
posible bada luzitzen eta
behar denean sufritzen.
Gure bertsoak entzule gabe
airean baitira galtzen,
ez dakizue animo denak
zenbat ditudan eskertzen;
posible bada luzitzen eta
behar denean sufritzen,
nire saio hau bukatu nahi dut
zuen txaloak txalotzen.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra