Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi neska zarete, beti hurbileko harremana izan duzuen bi lagun min. Konturatzen ari zarete zuena adiskidetasuna baino zerbait gehiago dela.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga
Eskolatik batera
gabiltz pausuz pausu;
toki beretan topo
egin dugu usu,
baina zerbait arraro
darabilgu, aizu;
lagun gisa gehiago
neri ez eman musu,
titi muturrak puntan
jartzen dizkidazu. (bis)

Maia
Batetik muxua ta
bestetik fereka,
berotzen ari gara
gu biok uneka;
ni ez naiz harrituko
normala da eta.
Gaia esandakoan
hara ze iseka!
Ez dakit zertan hasi
zareten barreka? (bis)

Iturriaga
Sexu harremana beti
baita oso sanoa,
mutilekin izan nun
lehenago asmoa,
baina orain topatu dut
sentipen beroa,
ta pentsatu bezala
esatera noa:
hau da esperientzia
klitoridianoa. (bis)

Maia
Klitoridianoa,
hara ze matraka!
Ez da ez hain goxoa
gure erresaka;
gizarteak altxatu du
guretzat aldapa,
gu gera eredua,
gainera aparta;
maitasun sentipenak
sexorik ez dauka. (bis)

Iturriaga
Berriz jaio naizela
gaurkoan dirudi,
biok gaude hain goxo!
biok guri-guri;
zuretzako ur pixkat
behar dut isuri,
ase zure egarria,
daukadana tori,
mutilekin asetu
ezin zendun hori. (bis)

Maia
Batzuntzat arraroa
besteentzat saria,
sexurako ez degu
gorputza nagia.
Harriduraz betea
zuen aurpegia,
ez nintzela asetzen
hori da egia;
mutilek jan zazute
zuen inbidia! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra