Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-11-23 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek bi lagun zarete. Zuk, Aitor, kaleratzen diren aurrerapen guztiak erosten dituzu: telefono portatila, interneta eta abar; Jexux, berriz, modernitate hauek guztiak gorrotatzen hasi da.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze
Mundua aldatu da
aurrekoz atzeko
eta jada ez dago
lehen zegon antzeko.
Zuk asmoa daukazu
hartan jarraitzeko,
ta nik modernidade
guztiak lortzeko,
bizi dudan garaia
aprobetxatzeko. (bis)

Arzallus
Garaia izan leike
bastante laburra;
aurrerapena dugu
egungo ikurra.
Pantailan sarturikan
du beti muturra,
kontsumismo hutsa da
hain gauza makurra,
nik gehio maite ditut
sega ta atxurra. (bis)

Mendiluze
Horregatik zera zu
horren aldrebesa,
hobetzeko daukazu
halako pereza!
Ta nik berriz dadukat
hortan interesa,
denbora izango baita
gu bion jueza,
eta alferrik dezu
aurrera nahi eza. (bis)

Arzallus
Kontsumoak nunahitik
jotzen du bandoa,
eta haien atzetik
du honek gogoa;
pantaila horiengatik
hain buru eroa.
Urraska aurreratuz
nik badut mandoa;
hau aurreratu ustez
atzeraka doa. (bis)

Mendiluze
Halere probatzeko
dut borondatea,
ezer ez jakitea
delako kaltea;
zuk bertan jarraitu nahi
patxadaz betea;
txarra izan liteke
atzerantz joatea,
baina ez al da okerrago
geldik egotea? (bis)

Arzallus
Geldik egoteko ere
badaukat aukera,
bainan beti urraska
noa ni aurrera;
zu berriz sarri zabiltz
kangreju antzera:
aurrera joan nahi ta
nahi gabe atzera;
aurrerapenen mende
ehortziko zera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra