Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-11-01 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Oihane
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oporrak datoz eta zuek biok diruz urri zabiltzate. Zuk, Unai, kreditua eskatu eta oporretara joatea erabaki duzu; Oihane, aurtengoz, ez da inora joango.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga
Oporretara joan nahi eta
hori zan nere desira;
kartila hutsik, ez dio ajola,
konponduko gara, tira!
Ez naiz egongo kredituaren
ordainketari begira;
lau egun dira bizitzan eta
aprobetxatu behar dira. (bis)

O.Enbeita
Kredituekin ez dut beteko
nik behintzat neure karpeta,
nahiz oporretan juateko nengon
ilusioaz beteta.
Ahorratzea erabaki dut
nahiz ta ibili erreta,
lau egun baino askoz gehiago
bizi nahiko nuke eta. (bis)

Iturriaga
Lau egunetan banatzen da hemen
jango dutenen pastela,
ta horregatik aukeratu dut
Karibe aldeko epela.
Joan da gehiago etortz'ez banaiz
pentsatu dudan bezela,
esan zaiezu bankukoeri
Currorekin nagoela. (bis)

O.Enbeita
Karibe aldean ikusi nahi du
handik dabilen dizdira;
hala ta guztiz nik neuk lanean
eman behar hainbat bira.
"Esan zaiezu", esan didazu
ta nago zuri begira:
hemen kurratzen bate ez dakiten
Curro asko bizi dira. (bis)

Iturriaga
Alde egingo dut hondartzetara,
aldegingo dut lehenbailehen;
neri berdin zait bankua eta
kreditua non dagoen.
Zu gera zaite zure Gernikan,
zuk nahi baduzu bederen,
haritz zaharrari begira ia
pixkat kontsolatzen zaren. (bis)

O.Enbeita
Ni haritzakin kontsolatzera,
zuk Karibe aldean jai;
ni marroiekin goraino eta
zu hondartza batean blai.
Neure bizitza neurea da-ta
nik zure planik ez det nahi,
abenturarik ez dut izango
baina ziurtasuna bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra