Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Andoni, beharrezko ikusten dituzu 0'7 plataforma, Medicus Mundi eta horrelako erakunde ez gubernamentalak; Unairen ustez hori ez da bidea.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Iparraldea eguna bada
hegoaldea arratsa;
zoritxarrean gainean dugu
kontsumoaren erratza;
oraintxe ia hondoa jota
gure munduan orratza,
elkartasuna izan liteke
lehendabiziko urratsa. (bis)

Iturriaga
Hegoaldeko arratsa dago
iparraldera begira,
eta guk beti bezain mugatu
dugu gure ikusmira;
zero zazpia ta horrelakoak
ez aipatu neri, tira!
Gure kontzientzi hipokritaren
lasaigarri baino ez dira. (bis)

Egaña
Era hortako plataforma bat
nik det barreneko zita,
holakotara ahal den sarrien
egiten baitet bisita;
erruki soila ez izan arren
hain sentimentu polita,
elkartasuna irits liteke
hipokresitik hasita. (bis)

Iturriaga
Hipokresitik hasita ezin da
inoiz inora iritsi;
gure kontzientzi makalak behar du
makinat halan igurtzi.
Mendebaldean hipokresian
gorenari zaio eutsi,
0,7a eskeini eta
Europan sartzen ez utzi. (bis)

Egaña
Kakoxdun zifra txiki batetik
hasten bagera aurrena,
Europa zaharran mestizajea
lortu liteke hurrena.
Nik uste nuen kontu soil hauek
apaiz kontuak zirena,
ta egun bertan suma dezaket
iraultzarik sakonena. (bis)

Iturriaga
Gibraltarreko itsasartean,
patera baten jo ta su
hasitakoak, itsas azpian
bukatu ohi dute usu.
Afrikakoei mendebaldetik
ez zaiezu eman musu,
hari zifrarik ez eskeini gaur,
hari lana emaiozu. (bis)

Egaña
Hemen erreten sakona dago
eta hori da tristea,
hegotar horiek merezi dute
iparraren gerizpea;
gure lehenengo pausua degu
arrainen batzuk uztea
ta hurrengoa izan liteke
arrantzan erakustea. (bis)

Iturriaga
Guk nola dena ikusten dugun
geure ikuspegi estutik,
sarri askotan ez gara joaten
joan behar dan bide juxtutik;
zuk urrutitik beiratzeai utzi
ta begiratu gertutik;
lagundu nahian bazaude hasi
Bilboko San Franziskotik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra