Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Mendizabal, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dela hogeita bost urte UEUren sorreran parte hartu zenuten bi irakasle zaituztegu. Zu, Mikel, hogeita bost urte hauetan egin den aurrerapenaz oso gustora zaude, baina Aritz ez dago horren gustora.

Deskribapena

Doinua
Oihan beltzean zoinen eder den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Mende laurdenak gure bizitzan
egina du bere jira;
ibilbidea aztertzea ere
une hontan komeni da.
Itxaropentsu jarria nago
geure lorpenei begira:
guztia ez da eskura baina
urrats onak eman dira. (bis)

A.Lopategi
Iruñeako Larraonara
joan ginan biok lehenbizi;
garai haietan euskara gendun
nahiko motel ta itsusi.
Egia esan gaur ere ez naiz
ni oso gustora bizi,
oraindik ere ezin baileike
dena euskaraz ikasi. (bis)

Mendizabal
Irakaslego euskaldunaren
urratsa zabalik dago;
modu hontako aukerarikan
ez gendun izan lehenago.
Nahiz eta alor guztietara
ez den iritsi zeharo,
gure ametsa begiztatzen det
geroz eta gertuago. (bis)

A.Lopategi:
Unibertsital giro horretan
badago ikasle pranko,
halan da guzti hizkuntza aldetik
bizi dira nahiko plako.
Euskeraz zerbait badago baina
halere aitortu beharko:
pauso gutxitxo ez al dira eman
hogeita bost urterako? (bis)

Mendizabal
Hainbat ikaslek aldarrikatuz
egin dute irrintzia;
irakasleen ardura onak
badu bere garrantzia.
Egin ditugun lanei buruzko
ona daukat iritzia,
horri eskerrak berpiztu baita
egungo kontzientzia. (bis)

A.Lopategi
Kontzientzia piztea gendun
aspaldi baten helburu,
baina gaur egun zertan gabiltzan
ez nago oso seguru;
hara, Goiriena gendun hor lehen ta
orain dago Salaburu;
horien eskutan ehun urte barru
guztia euskeraz dugu. (bis)

Mendizabal
Aitortzen dizut alor askotan
oraindik dagon zaputza;
egindakorik ezin da uka,
eman daiogun laguntza;
batzuek goitik ta besteek behetik,
denok bide horri bultza,
ahal dan azkarren lortu dezagun
euskararen normalkuntza. (bis)

A.Lopategi
Dena euskeraz ikasi nahia,
hori gendun geure ames,
baina ikusten da hainbat urtetan
ez dala gertatzen errez;
bide hontatik jarraitu ezkero
diotsut halabeharrez:
guk ez dugu hori ezagutuko
ta gure haurrek ere ez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra