Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen herrien egoerak kezkatzen zaituzten bi adiskide zarete, Sebastian euskalduna eta Jexux Mari irlandarra. Egun hauetan biok Euskal Herrian zabiltzate.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso
Herrian kezkak elkarrizketa
sortua digu propio,
zerbait konpontzen hasteko badut
zuk hainbeste intentzio;
behin betirako pakea lortu,
ez dut besterik desio;
elkarrizketan egin dezute
Irlandan hainbeste saio,
zuen bideak Euskadirako
ez ote digu balio? (bis)

Irazu
Adibidea nere herrian
ia ezin argiago:
begiak itsu baldin badaude
orduan dena akabo.
Mahai inguruan eseri dira
ta gauza dago oparo;
mahaian aitzakin Irlanda aldean
pakea da hurbilago,
eta hemen bat ez da mugitzen,
bestea kartzelan dago. (bis)

S.Lizaso
Aste honetan izan ditugu
adibide nabarmenak:
batu nahi gendun kritikatzeko
epaiketaren kondenak,
ta atzo Bilbon biltzeko ginan
abertzalerik gehienak,
baina ametsik ez digu bete
zoritxarrez ondorenak;
esnatu ezkero eteten dira
ametsikan politenak. (bis)

Irazu
Geronek ere bizitzan degu
urte askotako pena;
Jerry Adams ta Tony Blairekin
nolako aurrerapena!
Batzuk hizketan eta besteek
bota zuten suetena;
zuek ametsak taesnatzean
desegin omen da dena;
konpromezua behar da hemen
baina alde guztiena. (bis)

S.Lizaso
Aznarrek garbi erakusten du
Franco txiki baten planta;
Mayor Orejak ez entzuteko
belarri pare galanta;
Espainia aldetik prentsak gogorra
gure aurka daukan lata,
baina bidea aurki dezagun
konponezinak lagata,
itxaropena gorde dezagun
oraindik bizi gera-ta. (bis)

Irazu
Zuek halatsu eta guk ere
borrokatzen urte pranko;
itxaropena ta odol beroa
daramakigu biharko.
Lasaitu zaitez, egoera honek
noizbait hobetu beharko;
gurearekin laster zuentzat
bakea helduko da bapo,
penagarria izateaz gain
lotsagarria dalako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra