Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Irazu, ama, pozik izan zara orain arte Egaña, alaba, garaiz etxeratzen zelako. Gaur, egunsentian etxeratu da eta alaba da oso pozik datorrena.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu
Hau nik zenbat maite deten!
Baina gaur barruak jaten;
zure irriak nere tristura
eragin du aurten.
Hamarrak aldera irten,
goizaldean buelta, kirten;
desberdin baino biok ai gera
gaupasak egiten. (bis)

Egaña
Galdua lo ordu batzu,
ama mintzo da indartsu;
ni bitartean dantzalekutan
ibili jo ta su!
Halare amatxo aizu:
hainbeste maite banauzu,
ni hola ikusiz zerorrek ere
poz hartu behar duzu. (bis)

Irazu
Leheno etxean isila
ta piztu da neskatila,
lagun koadrila eta parranda
daukazu hurbila.
Parrandan zer iskanbila!
Hara eraman mobila,
ta gau osoa pasatuko det
alabaren bila. (bis)

Egaña
Ni zorionez betea,
takoi eta eskotea;
askatasuna hola hartzea
zeuretzat kaltea.
Hau señorita eitea,
ene amatxo maitea!
Nahio al zendun zure alaba
tuntuna izatea? (bis)

Irazu
Lehenago errita pranko,
makal antxeko zalako,
orain poztu da ta ama ere
alaitu beharko.
Urduri ta zenbat malko!
Zu berriz parrandan bapo!
Biharko zita egin dezagun
gosaritarako. (bis)

Egaña
Hau, hori eta halako,
badut aitzakia pranko,
etxera lagun hor izan ditut
bi mutiko guapo.
Gorputza ez daukat bapo,
logureti bezain plako.
Aizu, mesedez, deitu zaidazu
bazkaritarako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra