Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen aspaldiko ametsa beteaz Kuban zaudeten bi lagun zarete. Zuk, Unai, herri honekin liluratuta, bertan gelditzea erabaki duzu; Sebastian, berriz, etxera itzultzeko irrikitan dago.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga
Dolarrekin bete-bete,
makina bat travel-txeke!
Ta ze sorpresa hartu dudan nik
hemen derrepente!
Bertan geratu nahi nuke,
herri hau baitut nik maite;
ez naiz joango Fidelek bere
bizarra moztu arte. (bis)

S.Lizaso
Ametsa genduen lehendik,
bete degu zuk eta nik;
bilatu degu gauza politik
eta zorionik!
Bertan gelditzeko planik,
ez dadukat zuk esanik;
puru batzuek erosi eta
banoa hemendik. (bis)

Iturriaga
Hemen ez da falta ronik,
ezta ere puru onik,
baina ni hemen geratuko naiz,
baina lujo barik;
ez da falta irudirik,
ez eta gogo bizirik,
diruan faltan alaitasuna
aurkitu baitut nik. (bis)

S.Lizaso
Zertan hartu hainbat neke,
ni konbentzitzen jo ta ke!
Alferrik zabiltz, geldi gaitezen
gauza horren eske.
Euskal Herritik aparte,
nik pozikan ez dut maite;
haruz joanda biak batera
izan genitzazke. (bis)

Iturriaga
Ezetz dio eztarriak,
ez dira une larriak;
nik maite ditut Kuba hontako
zuri ta gorriak.
Aberri eta herriak,
balantza baten jarriak,
zer ikasia badu Kubatik
gaur Euskal Herriak! (bis)

S.Lizaso
Misiolari antzera,
arazoa konpontzera
ez gera etorri; bide hortatik
zu zer ari zera?
Banoa hegazkinera
eta ondoren etxera;
hurrengo urtean itzuliko naiz
zu bisitatzera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra