Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-10-19 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kamioi batean gordeta zatozen marrokiarra edo marokanoa zara. Kamioia aztertzen ari diren berrogei bat gendarmez inguratuta zaude.

Deskribapena

Doinua
Munduan libre bizi izatea
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Inundik ere ezin atzendu
barne-zolaren dardarra,
ez dut ulertzen gendarme hauen
hizketa edo marmarra;
batek ahapeka hitz egiten du
eta besteak oharra.
Europa bakar-bakarra,
nunbait batasunan marra,
diferentziak dira oraindik
daukat aipatu beharra
eta denetan haundina degu
hegoa eta iparra. (bis)

Ez dakit zenbat gendarme edo
ez dakit zenbat soldadu!
Neri benetan berdin-berdin zait
horko galoi eta gradu!
Honuntz etorriz bizimodua
atera nahi dut ondradu,
halare beltzak gera gu,
egin zaiteztela kargu!
Zapalkuntzarik zapalkuntzenen
ispilu eta eredu,
baina bizitza kudeatzeko
eskubidea daukagu. (bis)

Behin Xalbadorrek atera zuen
barreneko irrintzia,
aipatuz hemen bizitza orok
berez duen garrantzia;
ta Xalbadorren irakaspenen
eskasa edo gutxia,
dena daukagu ahantzia,
edo eskutik utzia;
frantsez gendarme dalako horiek
ia naute irentsia.
Beraz alferrik izango degu
Xalbadorrek idatzia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra