Bertsos - View details To know more about this section
1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Inundik ere ezin atzendu
barne-zolaren dardarra,
ez dut ulertzen gendarme hauen
hizketa edo marmarra;
batek ahapeka hitz egiten du
eta besteak oharra.
Europa bakar-bakarra,
nunbait batasunan marra,
diferentziak dira oraindik
daukat aipatu beharra
eta denetan haundina degu
hegoa eta iparra. (bis)
Ez dakit zenbat gendarme edo
ez dakit zenbat soldadu!
Neri benetan berdin-berdin zait
horko galoi eta gradu!
Honuntz etorriz bizimodua
atera nahi dut ondradu,
halare beltzak gera gu,
egin zaiteztela kargu!
Zapalkuntzarik zapalkuntzenen
ispilu eta eredu,
baina bizitza kudeatzeko
eskubidea daukagu. (bis)
Behin Xalbadorrek atera zuen
barreneko irrintzia,
aipatuz hemen bizitza orok
berez duen garrantzia;
ta Xalbadorren irakaspenen
eskasa edo gutxia,
dena daukagu ahantzia,
edo eskutik utzia;
frantsez gendarme dalako horiek
ia naute irentsia.
Beraz alferrik izango degu
Xalbadorrek idatzia. (bis)