Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek koadrila bereko bi lagun zarete. Zuk Amets, bikote harreman ugari izan dituzun arren, ezin duzu lehendabiziko hura ahantzi. Jokinek aldiz, berea nor izan zen ere ez du gogoan.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Gure herrian gara
biak Marlo Brando
hamabi neska eta
gehiago ere bravo!
Baina ez dira gelditzen
gu bion esklabo
lehenengo hura nuen
nik askoz nahiago
hobe nuen probatu
ez banu gehiago. (bis)

J. Uranga:
Nahiz ta begiratuta
dirudin mirari
ligeak sarri dira
juergatako sari.
Gero're izateko
zorion ugari
ez diot begiratzen
aldegin zun hari
baizik eta hurrena
izango denari. (bis)

A. Arzallus:
Txoriburuak beti
buruan bi txori
keinu egiten die
hamaika bitxori
eta ez ote zabiltz
bidean galzori
zuk bitako bat gaizki
duzu entzun ongi
edota memoria
edo beste hori. (bis)

J. Uranga:
Memoria ta hori
dauzkat nik primeran
ta txoriak bezala
hortxe nabil hegan
maitasun iturritik
hartu eta eman.
Amets zuk jakitea
hobe dezu aukeran
pasatako uretik
ezin dela edan. (bis)

A. Arzallus:
Erantzungo dizut ta
egon zaite lasai
zerbait bazetorrela
hartu diot usai.
Pasatako uretik
ezin da jarri blai
pasatakoa ezin
edan ez baina ai
ez liteke edan baina
ondo gozatu bai. (bis)

J. Uranga:
Zertako egon Amets
lehengo kezketan
hainbat neska badabil
herriko festetan?
Bizpairu fitxatuak
ditut hemen bertan
ligatu behar ditut
hemendik bueltan
zu itoko zaitez lehengo
pentsamentuetan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra