Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri berriak. Gaur, bien gurasoak datoz zuen etxera lehen aldiz eta urduri zaudete.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Estreno ederra izan leikela
hala nago igerrita
etxea ez da berria baino
nahiko moduz erosita;
garbi komuna ta pasilloa
gela're utzi polita
bestela entzun beharko degu
zure amaren errita.

J. Martin:
Kumunak garbi segituko du
ta sukaldeari eutsi
urduritasun honek ez beza
gure armonia hautsi.
Igual errita egingo dizu
baina izutzen ez utzi
semea kendu dion gizona
beretzat beti da gutxi.

J.M. Irazu:
Maite banauzu aizu kidea
postura hortan ez hitz egin!
Gure etxea bataiatzea
haiek lukete atsegin
hartu-emana nola izango dan
gaur beharko dute jakin:
haiei semea kendu nien bai
aitona ta amona egin.

J. Martin:
Zure guraso hoien kontua
ere ekarri gogora
neureen gisan hasieran nahiz
ez zeuden oso gustora
nereei eman behar diezu
merezi duten denbora
ni konbentzitu ninduzun eta
bera konbentzituko da.


J.M. Irazu:
Konbentzitzeko lan errezena
ez da ez gurasoena
ni zureekin ari nintzan ta
zuk aipatu nereena.
Zuk badakizu gazte garaian
okupa izan nintzena
haiek gustora hartuko dute
zubipea ez den dena.

J. Martin:
Zubipe edo eta ez zubipe
nahiz arazoak hamaika
ate hortatik sartzen denean
nere ama eta nere aita
bazkari goxo goxoa egin
iezaiezu zuk nahita
nere aita-amen amodioa
sabeletik hasten baita.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra