Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok gurpildun aulkian zaudeten bi gazte zarete. Gaur parrandara atera zarete.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Istripu latz bat eduki nuen
orain dela hiru urte
bertan bi hankak galdu nituen
nahiz medikuek ez uste;
gaur parrandara atera gara
aukera badugu guk'e
ta inguruko guzti-guztiek
parre egiten digute.

A. Mendiluze:
Ni jaiotzetik nago horrela
ta lortu det onartzea
lotsarik gabe nahi dedanean
etxetik ateratzea;
taberna degu helmuga baina
izanik gaua luzea
nik gutxiena nahi nukeena da
errukiz begiratzea.

S. Colina:
Nahiz ta laguntzen diguten beti
gure aitak eta amak
geuk eramango ote ditugu
bizitzak dakartzan zamak?
Ezin baititut guztiz onartu
Aitor zuk orain esanak
kariño pixkat euki dezake
erruki pixkat daukanak.

A. Mendiluze:
Ezin daiteke ordea beti
kariño eske aritu
geure burua osa dezagun
geure burua serbitu
ta inork gutxi bezela hartzean
behar genuke haunditu;
ezin gintezke garena baino
elbarriago sentitu.

S. Colina:
Nahiz ta gorputzez elbarri egon
sasoiz osatuta gaude
herririk herri ibil gintezke
edozein gazteren pare;
nahiz ta jendeak esaten digun
alde albotikan alde!
Mozkor koxkor bat hartu dezagun
diferentziaren alde.

A. Mendiluze:
Aurretik daude hainbat aukera
ta hainbat parranda ordu
denok bezela disfrutatzeko
badaukagu mila modu;
sartu gaitezen tabernatara
sartu gaitezen lasai gu
eta serio jartzen denari
parre egingo diogu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra