Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki
Izagirre, Iñigo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Senar emazteak zarete. Zu Iñigo senarra eta Iñaki emaztea. Zuen bankuko libretan, jatetxe garesti batean egindako ordainketa azaldu da. Zu Iñigo behintzat ez zinen han egon.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Izagirre:
Zer nolako ibilera
nere andrearena
afari baten hustu
du libreta dena
baina hau da nere kezka
ta nere problema:
afaia soilik al zan
zuk jan zenuena? (bis)

I. Gurrutxaga:
Afariakin itxi
ziren neurriak
handik aurrerakoak
gaizki etorriak
baina ikusiz gure
diru iturriak
biok jango ditugu
numero gorriak. (bis)

I. Izagirre:
Lehen diru gutxi gendun
libretan gordea
ta orain gorriraino
iritsi ordea.
zuk daukazu muturra
ta zuk adorea
amantea bilatu
ta hura pobrea! (bis)

I. Gurrutxaga:
Amante kontuena
gezur bat itzela
ezin dugu jarraitu
Iñigo horrela
ez zazu inoiz ahaztu
nik esan bezela
senarra ere halaxe
bilatu nuela. (bis)

I. Izagirre:
Bikote harremana
ze kuriosoa
ia kendu didazu
bankuko osoa!
Ta banatu ezkero
bikote gaixoa
libreta banatzea
lehenengo pausoa. (bis)

I. Gurrutxaga:
Askorik ez daukagu
ia ospatzeko
nahastu dugu behe ta goi
aurre ta atzeko...
Libreta banatzea
moderno antzeko
orriak baino ez daude
elkar banatzeko. (bis)

I. Izagirre:
Egia esan ez zegon
ez muxu ez fereka...
Erditik guraizekin
moztuaz libreta...
Neu're atso zaharrekin
hor nabil tarteka
lasai euren kontura
ibiltzen naiz eta! (bis)

I. Gurrutxaga:
Hotel Castilloraino
eraman patuak
eta hango zor denak
ongi pagatuak
nik han eskatu nuen
ta itxi tratuak
eta orain zerorrek
eskatu kontuak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra