Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Gasteizko Legebiltzarrean elkartu zareten bi euli zarete. Burutik burura zabiltzate.

Deskribapena

Doinua
Ezagutu zuenak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea: Azpiko honek behar du
Leopoldo Barrera
S. Colina: zuzenbidea egin
zuena karrera
A. Goikoetxea: txirristan hor gabiltza
gora eta behera
S. Colina: baina ez ote goaz
txarretik txarrera?

S. Colina: Aizu euli maitea
Atutxa non dago?
A. Goikoetxea: Ez omen da etorriko
honera gehiago.
S. Colina: Ni eulia naiz baina
holaxe nahiago
A. Goikoetxea: guztiak aspertuak
dauzka ta zeharo.

A. Goikoetxea: Eta guri begira
dago Ibarretxe
S. Colina: hori ez baita sarri
egoten hementxe
A. Goikoetxea: ihes egin nahiean
mekauen la letxe!
S. Colina: Joño Arnaldo Otegi
sartu da oraintxe.

S. Colina: Ta horrek ez du hemen
egon behar baina
A. Goikoetxea: luzitu behar luke
beste denek aina;
S. Colina orain berarengana
noa alajaina
A. Goikoetxea: eman behar diogu
guk horri ordaina.

A. Goikoetxea: Kanpotik nahiko ongi
du horrek burua
S. Colina: ta barrutik ikusi
lezake mundua
A. Goikoetxea: baina arrazoi dunik
ez da segurua
S. Colina: ea betetzen duen
bere helburua.

S. Colina: Ta joango al gara
Mariarengana?
A. Goikoetxea: Ene hau da beldurra
ai ama, ai ama!
S. Colina: Horrek emango digu
zaplazteko bana
A. Goikoetxea: hori gobernatzea
zer nolako lana!

A. Goikoetxea: Egibar hortxe dago
inbiriak jota
S. Colina: azkenaldi honetan
bakarrik dago ta;
A. Goikoetxea: eulia besterikan
ez zaio inporta
S. Colina: Imazekiko galdu
baitzuen borroka.

S. Colina: Eta aspaldi honetan
ez dunez agintzen
A. Goikoetxea: legebiltzarrean da
euli batzuk biltzen.
S. Colina: Gasteizen gaizki gabiltz
Iruñeara goazen
A. Goikoetxea: ez han ere ez dira
belaxe isiltzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra