Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun zarete. Bidean, Jexux Mari, ikusten dituzuen gauza guztien berri emanez doa. Itxuraz Jexux Marik den-dena daki.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Ditugu asko nekatzen
ez diren bi zango
ikusi nahi genitun
hemengo ta hango;
dena nolakoa den
azaltzen dit ondo
turismo ikaslea
ez zera izango? (bis)

J.M. Irazu:
Aizu kontuai deitu
behar dan bezela
ikaslea ez baizik
maisua naizela.
Begira harri koxkor hau
fosila duela
bi milloi urte bada
hemen dagoela. (bis)

J. Martin:
Joño zenbat dakizun
nolako laguna!
Horrelakoxea da
jende euskalduna.
Bi milloi urte ditu
tipo jakituna
ta lehenbizikoa da
begiratu duna. (bis)

J.M. Irazu:
Beti begiratzen det
ondo hemen, fin han
gauzak nolatan izan
genitun antzinan.
Begira hor har ttiki
borobila eskinan
duela bi milloi urte
holakoa zinan. (bis)

J. Martin:
Holakoa nintzenik
ezin dut ukatu
baina harranarekin
ezin da bukatu;
zure jakindurian
zeure baitaratu
zu egia esan ez zera
askorik aldatu. (bis)

J.M. Irazu:
Denbora joan eta
ni lehengo berbera
hizketan eman diot
halako hasera.
Jon begira zazu
hango gailurrera
bi milloi urte barru
iritsiko gera. (bis)

J. Martin:
Zuk segi zazu hemen
zure harrarekin
nik gailurraraino gaur
nahi bainuke egin.
Nahi banu gauza denen
azalpen jakin
etorriko nintzake
hiztegi batekin. (bis)

J.M. Irazu:
Azken bertsoan bota
didazu egia
eta gorritu egin da
maisu aurpegia;
bat behar izanez gero
ni naiz hiztegia
guztia dakidana
baina luzeegia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra