Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Arkaitz
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu, Arkaitz, erizaina zara zahar-etxe batean. Gaur, umetan zaintzaile izan zenuen emakumea, Ekaitz, ekarri dute egoitzara.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Ai bizitzaren gurpila
bueltaka jarrai dedila
zorionean esaten dizut
zu ez zaude hila.
Hemen dago zahar kuadrila
ta zu zatoz babes bila
hau da umetan zerorrek eman
zenidan papila. (bis)

E. Goikoetxea:
Mina urteen orraze
ezin naiz ibili aise
abegi ona egin didazu
sartu ta belaxe.
Ezker, eskuin, aurre, atze
badaukat nahiko oinaze
zaindu nazazu garai batean
nik zu bezelaxe. (bis)

A. Goikoetxea:
Ireki ahoa tori
ai, pixkatxo bat erori?
Lasai ez diot eta esango
gaurkoa inori.
Zerorri zaintzea hori
nere helburu Bittori
baina ez dakit egingo dudan
zuk ni bezain ongi. (bis)

E. Goikoetxea:
Hasieran nintzen lotsak
hemen ez gera arrotzak
gorputz osoa goitik behera
hartua dit pozak.
Haurtzaroko negar hotsak
taupada dakar bihotzak
lehen bizitzak batu gintuen
orain heriotzak. (bis)

A. Goikoetxea:
A zer nolako zirrara
gu biok elkartu gara
elkar ikusi gabe joan da
bizitza bolada;
zu bakarrik bizi zara
eta nahi baduzu hara
ni izango naiz sekula izan
ez duzun alaba. (bis)

E. Goikoetxea:
Onartzen dizut baldintza
esku emanda gabiltza
bihotz erdian nabaritu det
zartada bortitza;
gozatu zure langintza
goxo egidazu hitza
zuri irripar eginez utzi
dezadan bizitza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra