Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Galdera egin didate
zuk eta beste bik
eta beste behin ere
barrua bete dit;
ez zenuen espero
horrela janzterik
baina ez zazu uste
zapia kentzerik
mundua era hontan
ikusten baitet nik. (bis)
A. Estiballes:
Lasai ulertzen zaitut
eta ez naiz kexu
erlijioarekin
hainbat konpromezu
goizean jeiki eta
milaka errezu
niretzat ulergaitzak
diren hainbat mezu?
Beste era baten ere
ikus dezakezu. (bis)
A. Sarriegi:
Ez zait asko gustatu
zure aitzakia
ikusteko nahiko det
libre den zatia
hala izan zelako
nere erabakia
munduan ezberdina
baita gizakia
batzuk gurutzea ta
besteok zapia. (bis)
A. Estiballes:
Atzean familia
atzean etxea
zaila dugu ohitura
hori aldatzea
baina zure aurrean
nolako trantzea
estalita dauzkazu
aurre ta atzea
zapi hori ez al da
zure gurutzea? (bis)
A. Sarriegi:
Hau ez da gurutzea
entzu'idazu entzun
Alari bai baitiot
hainbeste maitasun;
zugandik espero det
hainbat laguntasun
eta ez dakit ia
ze esan, ze erantzun
zapi honen atzean
ni ikus nazazun. (bis)
A. Estiballes:
Zu ondo ikusteko
gaur zabiltza eske
lasai horren atzean
ikusi nezake
ta ikusten dudana
ez dut asko maite
zapi ta guzti eta
gainera horren gazte
kendu ezazu eta
izan zaitez aske. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra