Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Arrunt etsita egon zara aspaldian. Azkenean, iritsi da espero zenuen gutun hori.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Presondegira iritsi nintzen
lurra jotzeko heinean
karga bat bizkar gainean
ta etxean zer pentsatzen dute
akzioen ordainean (bis)
ahaztu al naute maite al naute
kezka nuen gehienean
buruan aldamenean
ta andrearen gutun txiki hau
irekia dudanean
ze askatasun sentitu dudan
nere ziega barrenean. (bis)

Bihotzak poza ixurtzen dit bai
begitako malkoetan
pozik bainago benetan
orain zeozer nik neuk idatzi
beharko dut hemen bertan (bis)
kaixo andrea eskerrik asko
ez nago jada penetan
eta ez nabil brometan
txori txikiak eraman beza
kartatxo hau hegaletan
eta mesedez eskatzen dizut
etorri zaitea bueltan. (bis)

Denborarekin iristen bada
etxekoen erantzuna
nere hitzen oihartzuna
beste zerbaiten esperantzetan
geldituko zait zentzuna (bis)
nahiz aske naizen oraindik ere
kate bat daukat astuna
gogorra da ez biguna
hauxe da zure kaleratzeko
ordua eta eguna
hori da orain espero dudan
nere hurrengo gutuna. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra