Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pertsona batekin ligatzen ari zara. Halako batean hura komunera joan da eta aldamenetik papertxo bat pasa dizute. Hau jartzen du: kontuz, polizia da.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joño hau da hau kolpea
nago paperaren pare
zuri-zuri aurpegia
lotsatu eta herabe;
pentsatzen nuen gaur izan
behar nuela errege
nere gerria zebilen
mugimenduetan trebe
zorigaitzeko disgusto
hori jasota halere
dena ez zait iruditzen
hain triste eta hain grabe;
komunean zaude baina
ai neskato zaude, zaude
ez zara joango hemendik
atestatua egin gabe.

Ote da aro berria
edo ote da koiuntura
hainbeste aldatu ote da
poliziaren ohitura?
Banekien zaintzen zela
peajea edo muga
baina hain gertu neuzkanik
baneukan barruan duda.
Bueltan etorri da eta
nik eskeini diot ura
irriparrez begiratu
ta nik erantzun gustura.
Nola zeuk pasatu duzun
marra, garaia heldu da
ikusteko nork eta zer
sartuko duen barrura.

Pentsatu dut ze arraio
goazen behingoz etxera
honek eukiko du eta
marratxo batzuk jartzera;
berak ze arin dioen
ohatzera, ohatzera!
Itxaron ezazu pixkat
prestatu behar dut zera...
Etxea ondo prestauta
daukat neskato gainera
zuk ezagutuko duzu
nik daukat kriston bainera
horregatik egin zazu
salto uretara aurrera
behingoz arituko gara
berdinetik berdinera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra