Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Bertsoa entzun |
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaur konparatzen baldin badira
bertsoa eta pilota
ez da makala frontoi honetan
jarri diguten erronka
Olaizolatar Igor eta Jon
bi faboritoen kontra
Xabi Galartza ta Amets Xala
gazteenak ate joka
ta Aitor Lasak daukan defentsa
nork jarriko du koloka?
Holako izar onen artean
sentitzen naiz Juantxo Koka
dirua ere mila ehunean
baina ez dio inporta
azken bertsoa kantatu arte
Partidu latza dago-ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra