Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eseri eta kafea eskatu
azukre asko-askoduna
bakarrik nago eta halaxe
pasatzen dut nik eguna
begira ezker eta eskuma
zer ikusi ta zer suma;
hor azaldu da tipo altu bat
ondoan bere laguna
batek bekoki iluna
bestea zurrun-zurruna?
Bakardadea baino txarrago
da batzuen maitasuna. (bis)
Nire barruan gora ta behera
dabiltza hainbat korronte
neska polita dugu benetan
beretzat ez naiz miope;
tipo horrek zenbat zorte
nahiz eta dabilen torpe!
Erdi haserre begiratzen du
antioju ta bibote;
nik pentsatzen dut arlote:
hau benetan hala ote?
Zuk ematen ez diozun hori
pozik emango nioke.
Ta esaten da bikote harreman
bat horixe dela omen
ez dakit bada tratatzen duen
ahal denik eta ondoen.
Hoiek ikusi ondoren
barruan zenbat eromen!
Azkenerako moskeatzeko
ere badut nahiko ahalmen
zer egiten dut nik hemen?
Hoba alde egin lehenbailehen
ze azkenerako duda sartu zait
poliziak ote diren. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra