Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara.

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni errezelo batekin hasi
eta kamera jarriarazi
nere maitea beste batekin
muxu ematen lehenbizi (bis)
gero ohera iritsi
han oihu eta irrintzi
ene ezin dut sinetsi!
Iruditzen zait bihotz gabea
iruditzen zait itsusi
nahiago nuke sekula ere
ez baldin banu ikusi. (bis)

Irauli egin dizkit barrenak
ai nere minak bihotz herrenak
egiaztatu ahal izan ditu
irudikapen txarrenak; (bis)
abaildu zaizkit kemenak
ihesi joan ahalmenak
nituen sentipen denak
nola arraio gaindi nitzake
barnean ditun penak
nere bihotza zulatu baitit
gehien maitatzen nuenak! (bis)

Ene egia zegon hurbila
horri begira nago zurbila
ustekabean bide erdian
puskatu baita gurpila; (bis)
ai nere negar isila
noizbait sentitu dadila
bizirik bainago hila
nere bihotza badoa hemendik
eta badoa mutila
inoiz traizio egingo ez didan
beste neska baten bila. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra