Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Bertsoa entzun |
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Usarralde
Herri hontakoa zen
Uztapidena zena
U. Alberdi
eta jakina zeukan
dohai nabarmena.
Lehenago hil zela
horixe da pena
harekin joan nahi nuke
herritan barrena.
I. Usarralde
Zuek ote zarete
enborran ezpala?
U. Alberdi
Behintzat Lazkano jaunak
esaten du hala.
Nik ere noski ez dut
hain ego apala
ta behintzat jakin zazu
saiatzen gerala.
I. Usarralde
Egun osokoa zen
garai hartan plaza.
U. Alberdi
Guk ere eguna dugu
hortik zehar pasa.
Herri askotan gabiltz
eta ez da txantxa
ta sarritan egiten
dugu guk gaupasa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra