Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lau urtetara beste txapel bat
noizik behingo perretxiku.
Azkenengotik aldatu dira
Gobernu eta prediku
eguraldiai mapa zabaldu
ta herriari txikitu
hezkuntza lege, juizio injustu
eta bilkurak delitu
eta gu hitzen lihoa iruten
segitu eta segitu...
Nahiz ta kezkaren ta beldurraren
belar txarra ugaritu
bagarenaren pozak sustraiak
askoz sakonago ditu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra