Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Fredi Paia
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Paia
Lan irteera da festa
gaur bihurtu da protesta
boltsa erdia zure eskuaz
zer zabiltza neska?
Zein dugu ba zure kezka
irten ez nadin iheska
konfiantzarik gabe al dakizu?
Maitasunik ez da. (bis)
J. Martin
Kleneex batzuk, bi metxero
kartera eta llabero
bila nenbilen ta zeren bila
nenbilen hain sendo.
Kajoi barrutan lehenengo
eta zure poltsan gero
eman ez dezun maitasunaren
bilaketan edo. (bis)
F. Paia
Dudatan dabilkit sena
munduko aitzaki txarrena
maitasuna ez da poltsetan sartzen
hori da problema.
Metxero edo kleneexena
zutzat hartu zazu dena
detailea da dudarik gabe
mingarria dena. (bis)
J. Martin
Harremana lehen zegoen
egon zitekeen ondoen
baina ez dakit gerora ere
hala egongo den.
Nere bilaketa orden
poltsa, mobila ondoren...
amorantean mezu berririk
ea badagoen. (bis)
F. Paia
Amoranteen jaiotza
susmo ilunen aitortza
zer daukazu zuk bular barruan
zelako izotza!
Eman behar lizuke lotsa
susmo makurren morrontza
poltsa hustu nahi zenidan eta
hustu zait bihotza. (bis)
J. Martin
Ez nintzen betetzeko gai
beraz noiz hustuko zuten zai
egon naiz hemen ez bainengoen
uste bezain lasai.
Mezuren bat topatu nahi
eta topatu dizut ai!
Beraz har zazu zure poltsa ta
maletak ere bai. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra