Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Paya, Xabi
Zelaia, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hilabete daramazue ezkonduta. Gaur Xabi, Iñakik esan dizu ezin duela zurekin segitu.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya, Iñaki Zelaia

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya

Ezkontzea zen asmoa
ez al zan asmo sanoa?
Bete genuen baina sortu da
txarraren susmoa.
Eman dizut kariñoa
musua eta mimoa
horren gogorra ote da nire
sexu erritmoa? (bis)

I. Zelaia

Polita izan zen boda
famili dana gustora
orain latigoz jotzea omen da
azken sexu moda
gauez erabat aztora
nabilki behera ta gora...
Hilabetean pasatu zera
usotik otsora. (bis)

X. Paya

Gorputza gogoz nekea
baina heldu zan urtea
ezkondu eta zabaldu gendun
sexuan atea.
Ez zan traba esatea
hobe gendula maitea
ezkondu aurretik galtzea biok
birjinitatea. (bis)

I. Zelaia

Juan ginan ezkontzera
zuk esan dezun antzera
biok birjinak gero gauean
hain goxo etxera...
Aurrera eta atzera
gehiegi aritzen zera
diferentzia haundia dago
galtzetik galtzera. (bis)

X. Paya

Misionero gisako
ibiltzen zinan galako
niretzat aski ez da hori baina
zuretzako nahiko.
Akabo soka ta salto
felazio ta asalto
baina azkena egin dezagun
despedidarako. (bis)

I. Zelaia

Beti gaude izerditan blai
sexua da gure etsai
eta gureai hartu diozu
despedida usai.
Zuk zure bidetikan jai
ni gabe ibil zaite lasai
nik despedidan kanposantura
ez nuke joan nahi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra