Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Putetxeko aparkalekuan duzu autoa; oraintxe arrankatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Izarren hautsa egun batean
Neurria / Estrofaren izena
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arrankatu dut autoa eta
laister hasi da mugitzen
oraindik ere gogoan ditut
neskaren izan ta izen
bere ondoan ni sentitzeko
etorri naizen baino hobeto
nola zen hura ahalegintzen.
Azken urteetan kosta egin zait
zorion baten bizitzen
ta pentsatu dut "Goazen larrua
ta beste zera gorritzen".
Hona etorri ta bero-bero
pasatu ditut bi ordu-edo
baietz ustez bizi nintzen
ta ez naiz errudun sentitzen.

Gogoan daukat dira sei urte
lau hil eta hiru egun
nire bihotza eta arima
gelditu zirela ilun
beti begira hara ta hona
nonbait ba al da lagun bat ona?
baina ez zegoen inun.
Orain autoan ez nuke gura
neu zigortzen hemen jardun
zerbaitegatik etorri bainaiz
behin gelditua alargun.
Antzeko batek esan "Etorri.
Goazen barrura ta azkar korri
bada garaia-ta lagun
guk ere goza dezagun!".

Baina badiot hau ez da izan
joan, jo, ordaindu ta punto
Brasil aldeko neskatxa hori
sentitu baitut gertuko
haren igurtzi haren laztanak
haren irriño haren esanak
eta nola egin uko?
Etxera heldu naiz ta ezin esan
ez naizenik bueltatuko
putetxe hontan askatu ditut
makina bat min barruko.
Nahiz ta dakidan haren gorputza
haren arnasa ta haren putza
bera legez hil orduko
ez dudala aurkituko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra