Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arrantzan ari zarete itsaso zabalean. Bost itsas miliara arrain banku handia bat dago, baina enbata dator. Zuk, Julio, aurrera egin nahi duzu hala ere. Onintzak ez.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Arrantzan oso gazterik
ez zegolako besterik.
Sareak daude txukun jarrita
barkuan gorderik.
Euriak jartzen nau tristerik
ta nago gogoz beterik
behin hona helduta ez dagolako
atzera egiterik. (bis)

On. Enbeita
Zure buruan sartu da
han dagoela helmuga
baina guk gura badugu amaitu
leike abentura.
Harrotzen hasi da ura
nik ez dut mugitu gura
guk ez baitugu menderatuko
sekula natura. (bis)

J. Soto
Gauza nola okertu zaigun
hara zerua ze ilun!
Itsasoa're ze mugitua
ze gaiztoa dugun!
Bi mila ez da hain urrun
hara iritsi arte jardun
natura ez baina gure beldurrak
mendera ditzagun. (bis)

On. Enbeita
Beldurra ez da arraro
hemen normala zeharo
behin itsasoa holan jarrita
arrantza akabo!
Ni ez noa urrunago
ta neurean sendo nago
kanposantua jende ausartez
beteta baitago. (bis)

J. Soto
Diozu hala gaudela
kanposantuan bezela
nahiz hitza entzun eta nahasi
ohi zaigun sabela
hartu dezagun berdela
ze andrea ikustean horrela
ez diot esan nahi berriz ezer
gabe gatozela. (bis)

On. Enbeita
Ze andre eta ze senar?
Ze ausarkeri ta indar?
Hemen gaudenak gu gara ta ez dut
nik konfiantza lar.
Ez dugu forzatu behar
nahiz eta gaur egin negar
behar duguna emango digu
itsasoak bihar. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra