Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Adiskidetasun koloretsua duzue Jon eta Miren; alegia, lagun onak zarete, eta batzuetan hori baino gehixeago ere bai. Zuk, Jon, zure etxeko giltzak eman dizkiozu Mireni, baina Mirenek ez dizkizu hartu.

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin

Bizian zehar goaz
eskutik helduta
gure harremana da
hasi eta uka
zerbait horren ederra
ondo pentsatuta.
Hartu etxeko giltzak
patrikan sartuta
bihotzekoak aspaldi
eman nizkizun-ta! (bis)

M. Amuriza

Aspaldidanik daukat
guzti hau entzuna
ta hemen doakizu
nire erantzuna:
egia da zarela
gozo ta leuna
badakit zer den eman
nahiko didazuna
lehenengo giltzak eta
gero eraztuna. (bis)

J. Martin

Nere etxeko kopiak
nik badauzkak pranko
bisitatu ohi nauten
neska denentzako
zu hartzeko ordea
hain zabiltza plako...
Lasai! eraztunikan
ez dut zuretzako
badakit ez zinela
arotik pasako. (bis)

M. Amuriza

Pasa zeu egin zara
ta ez hasi kolpeka
uste nuen niretzat
zendula arreta
baina honek denekin
hartzen ei du beta
berriz egingo dizut
zure etxera buelta
ta egon lasai tinbrea
joko dizut-eta! (bis)

J. Martin

Nik ere eman behar
dizut erantzuna:
lehen ez zun nahi giltza
eta eraztuna
ondoren aipatu dut
amante kuttuna
eta jarri didazu
aurpegi iluna
leheno esplikatu dut
zer den maitasuna. (bis)

M. Amuriza

Eskeini dizkidazu
hainbeste irriño
ta iritsi gara elkar
disfrutatzeraino
Berriz eta Oiartzun
urrun horraitino!
Ahaztu giltzak eta
esnatu kariño!
Hitz egiteko ez naiz
etorri honaino! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra