Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nola ibilbide bat egiten den
mantso pausotik pausora
Santi ta Josun herriak ere
behar du bere denbora.
Taldekeriak utzi ta bildu
batzuk besten abarora
boto guztiak udaletara
preso guztiak kanpora
estatu bila biolentzia
bako konfrontaziora.
Ta bertsoak berriz nora?
Oraingoz Barakaldora.
Dudarik barik pozik igoko
nintzatekeen arren gora
zuotako bat izatea ere
ohore bat izango da.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra